Archive for the ‘Sin categoría’ Category
OHARRA
“Nireblog”-etik “WordPress”-era migratzera derrigortu gaituzte. Aldaketarekin egindako zenbait irudi galdu egin dira.
Dena den, euren ordez mantentzen diren esteka batzuk aktibatuta daude.
MARTTINEN BELDUR-KUTXA
p>
Mattin ez zen gainerako haurrak bezalakoa: munduko haurrik beldurtiena zen Mattin! Amonak, azkenean, galdetu zion: “Baina, Mattin, nolatan haiz hain beldurtia? Hire beldurren bilduma egingo bahu, munduko txapelduna izango hintzateke”. Munduko txapelduna! Mattini asko gustatu zitzaion ideia hura.
Orduz geroztik, zurezko kutxa handi-handia dauka eta hantxe sartzen ditu beldur guztiak.
Marttinen beldur-kutxa Fina Casalderreyren liburua da, idazle honek haurren izan ohi dituzten beldurrak biltzen saiatu da: injekzioak, sugeak, adoldun zauriak, bakarrik geratzea…Eta bereziki, beldurrik handiena aipatzen du: beldurrari beldurra izatea.