OROKIETAko Liburutegia-Mediateka

Archive for the ‘GOMENDATUTAKO LIBURUAK’ Category

UDARAKO LIBURU GIDA

UDARAKO LIBURU GIDA
liburu gidahttp://www.scribd.com/embeds/58883306/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-m1uo2bbnxovwnus6p6h(function() { var scribd = document.createElement(“script”); scribd.type = “text/javascript”; scribd.async = true; scribd.src = “http://www.scribd.com/javascripts/embed_code/inject.js”; var s = document.getElementsByTagName(“script”)[0]; s.parentNode.insertBefore(scribd, s); })();

TOLERANTZIARAKO IRAKURGAIAK

MARTXOAREN 21EAN, ARRAZAKERIA ETA XENOFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA DA.
TOLERANTZIAREKIN ZER IKUSIA DUTEN HURRENGO IPUINAK GURE LIBURUTEGIAN AURKI DITZAKEZUE

HODEIEKIN DANTZAN

hodeiekin_dantza_4ca476235b564.jpg“HODEIEKIN DANTZAN”

HODEIEKIN DANTZAN EGIN NAHI DUEN NESKA BATEN AMETSAREN BITARTEZ, LIBURU HONEK KULTUR ELKARTRUKEAZ ETA JATORRI DESDERDINEKO PERTSONEN ARTEKO ERRESPETUAZ EGITEN DU GOGOETA. ALBUMEKO ORRIALDEETAN, DENBORA AURRERA DOALA HAZIZ DOAN HERRI BATEN HISTORIA KONTATZEN DA, ETXEAK ERAIKITZEN ETA ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN DITUZTEN BIZTANLE BERRIEN BITARTEZ, LATINOAMERIKAR FOLKLOREAREN OIHARTZUN ETENGABEA TARTEKO.

ARTEAREN IKUSPUNTUTIK, “HODEIEKIN DANTZAN” ALBUM NAÏF ETA ETNIKOA DA, ILUSTRAZIO ARGITSU, EXOTIKO ETA KOLORETSUEZ OSATUA. TESTUAK, BERRIZ, ESALDI LABUR ETA DESKRIBATZAILEAK BALIATUZ, METAKETA-BALIABIDEA DARABIL: AUZOKIDE BERRI BAKOITZARI ESKER KOMUNITATEA ABERASTU EGITEN DA OHITURA, MUSIKA ETA USAIN BERRIEKIN.

MESTIZAJEA, KULTURANIZTASUNA, ELKARBIZITZA ETA TOLERANTZIA DIRA ALBUM ILUSTRATUEN NAZIOARTEKO III. COMPOSTELA SARIAN FINALISTA IZANDAKO LAN HONEN INGURUAN BURURA DATOZEN KONTZEPTUAK. ETA NESKA PROTAGONISTARI BEZALA, IRAKURLEEI ERE HEGOAK ESKAINTZEN DIZKIO BEREN AMETSEN ATZETIK IBILTZEARI INOIZ UTZ EZ DIEZAIOTEN.

MUNSTROEN KUTXA

MOMIAK, ESKELETOAK, MAMUAK, BANPIROAK, HAURJALEAK… AZALTZEN DIRA HURRENGO LIBURUETAN. HARTU ETA GOZATU!

SARA, NOR ZARA?

sara.jpgAUTISMOAREN FENOMENORA HURBILTZEKO
MODU POETIKO ETA GOXOA DA. NARRATZAILEAK EDERKI
KONTATZEN DIGU NOLAKOA DEN BERE ARREBA: HAREN
PRESENTZIA MISTERIOTSUA, HAREN ALDARTE EZIN
ALDAKORRAGOA, ARREBARENGANAKO EMOZIO ETA
SENTIMENDUAK, FAMILIAREKIN DUEN LOTURA MOTA…
KOMUNIKAZIOA, ELKARRI ULERTZEA, BETI DA ZAIL SAMARRA,
BAINA SARAREKIN… IZUGARRI BEREZIA DA.

IRUDIAK PAPER MARGOTUAREN GAINEAN DAUDE EGINIK;
MARRAK DIRA, EDO MARRAZKIAK, EDO ITZALAK. COLLAGE
MODURA, UKIMENERAKO AZALERETAN APLIKATZEN DIREN
IRUDIAK. TESTUAK MODU LITERARIOAN ADIERAZTEN DUEN HORI
BERA TRANSMITITZEN DUTE IRUDIEK FORMA ETA KOLOREEN
BIDEZ: ABSTRAKZIOA, ABSENTZIA, MISTERIOA, GOXOTASUNA,
BAKARDADEA, IZUA, SAMURTASUNA, HASERREA…

BENJAMIN LACOMBE

LIBURU HAU LAISTER IZANGO DUGU GURE LIBURUTEGIAN.

Il etait une fois – Benjamin Lacombe from B&C on Vimeo.

2010 IRAKURTZEKO UDA

“2010 Irakurtzeko Uda”

Udako hilabeteak une egokia dira urtean zehar batzuek eta besteek gomendatu dizkiguten liburuak irakurtzeko, irakurketa atzeratuz-atzeratuz joan eta gero. Alde horretatik, liburutegiak ere erreferente bat dira irakurketak gomendatzeko, eta, kasu honetan, Donostia Kulturaren liburutegietatik gida hau egin dute aurten adin guztietako irakurleentzat, familiako kide guztioi udari are zuku gehiago ateratzen lagun diezagun.

Gida hau bitan banatzen da: haurrentzat eta helduentzat:
Haurrentzako liburuei dagokien partea, 50 libururen iruzkinekin, 25 euskaraz eta 25 gaztelaniaz; liburuak adinen arabera sailkatuta datoz

GUIAlecturaverano20101

http://d1.scribdassets.com/ScribdViewer.swf?document_id=32891735&access_key=key-abumup7i5ui7jeqz63m&page=1&viewMode=slideshow

Etiketen hodeia