OROKIETAko Liburutegia-Mediateka

Archive for urtarrila, 2011

SARA, NOR ZARA?

sara.jpgAUTISMOAREN FENOMENORA HURBILTZEKO
MODU POETIKO ETA GOXOA DA. NARRATZAILEAK EDERKI
KONTATZEN DIGU NOLAKOA DEN BERE ARREBA: HAREN
PRESENTZIA MISTERIOTSUA, HAREN ALDARTE EZIN
ALDAKORRAGOA, ARREBARENGANAKO EMOZIO ETA
SENTIMENDUAK, FAMILIAREKIN DUEN LOTURA MOTA…
KOMUNIKAZIOA, ELKARRI ULERTZEA, BETI DA ZAIL SAMARRA,
BAINA SARAREKIN… IZUGARRI BEREZIA DA.

IRUDIAK PAPER MARGOTUAREN GAINEAN DAUDE EGINIK;
MARRAK DIRA, EDO MARRAZKIAK, EDO ITZALAK. COLLAGE
MODURA, UKIMENERAKO AZALERETAN APLIKATZEN DIREN
IRUDIAK. TESTUAK MODU LITERARIOAN ADIERAZTEN DUEN HORI
BERA TRANSMITITZEN DUTE IRUDIEK FORMA ETA KOLOREEN
BIDEZ: ABSTRAKZIOA, ABSENTZIA, MISTERIOA, GOXOTASUNA,
BAKARDADEA, IZUA, SAMURTASUNA, HASERREA…

Advertisements

BABAÏREN LORATEGIA

img352.jpgBABAÏ, ARKUMEA, IRANEKO BASAMORTU MENDITSU BATEAN BIZI ZEN. ASPERTUTA ZEGOEN, EGUNERO, PAISAI BERDINA IKUSTEN BAITZUEN.

EGUN BATEAN, LORATEGI BAT EGITEA ERABAKI ZUEN ETA HALA PENTSATU ETA HORRELA EGIN.

BERAK BAZEKIEN HAIZEAK, AURREKO UDABERRIAN, HASIAK LAGA ZITUELA BERE ARTILEAREN ARTEAN; HASI HORIEK BANAN BANAN ATERA, LANDATU ETA ONDO UREZTATU ZITUEN.

HURRENGO UDABERRIAN LORATEGI EDER BAT LORTU ZUEN; BAINA LOREEK ETA FRUITUEK ANIMALIAK ERAKARRI ZITUZTEN.

ZE ANIMALIA AZALDUKO ZIREN?, 2. MAILAKO NESKA ETA MUTILEK HURRENGO HORIEK IZANGO ZIRELA PENTSATZEN DUTE.

INURRI BELARRIAK

INURRI BELARRIAK IPUINA LAGUN TALDE BATEK EGIN DU, OSO GUSTURA IBILI DIRA TESTUA BAI MARRAZKIAK ERE BURUTZEN

Seleccion de lecturas

En esta esta selección de libros en castellano, editados recientemente para niños y jóvenes, se reúnen títulos de temas y géneros variados, que pueden satisfacer todos los gustos, que tienen la frescura de lo novedoso, descubren a personajes cautivadores, exploran mundos -a veces muy reales, otras fantásticos, a menudo interiores- y provocan distintas emociones….

Seleccion lecturas

http://d1.scribdassets.com/ScribdViewer.swf

Etiketen hodeia